jueves, 16 de junio de 2011

Azken klasea eta proiektuaren amaiera









Azken klase honetan irakasleak, proiektuko notak jartzen ari da. Gurea oraindik ez du puntuatu baina gure ustez, nota ona aterako dugu, 8 bat gutxi gora behera.
Azkenik, itsasontziak hasieratik bukaeraraino egin duen aldaketarekin oso gustura gaude baita guk egindako blog-arekin eta egindako esfortzuarekin ere.
Hemen dituzuen argazkiak gure proiektuaren azken argazkiak dira eta ikusten duzuenez, aldaketa handia dago hasieratik bukaeraraino.
Goitik hasita lehenengo argazkia, eguzki plakak ikusten dira.
Bigarrenean, (goitik hasita) barruko zirkuito elektrikoa agertzen da.
Hirugarrenean, itsasontziaren aurrekaldea ageri da.
Eta azkeneko argazkian, itsasontzia alde batetik nolakoa den ikusten da.
Lan hau oso gustura egin dugu eta oso polita iruditu zaigu blog bat egitea eta bertan eguneroko antzeko bat, argazkiak eta bideoak jartzea.
Espero dugu horrelako lan gehiago egitea.
Eta hau izan da lan honen bukaera, espero dugu proiektua gustatu izana.
Aguuuur!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario